Posted in: 2022ko martxoak 22
Paperetik iPadera: digitalizazinoa, ikasketan ulermen-proiektuen bidezko eragile bereizgarria

Paperetik iPadera: digitalizazinoa, ikasketan ulermen-proiektuen bidezko eragile bereizgarria

Begoñazpi Ikastolak berea dauan Ulermenerako Irakaskuntzan oinarritutako eredu pedagokikoa dau, era berean, ikasketa geletara eroateko sistema esklusibo edo bakarra be landu dau. Testuliburu barik, ikasleek ikasketak aurrera eroan eta bideratu ahala, Ikastolako irakasleek sortutako eta digitalean tabletetan mamitu edota gauzatu diran ulermen-proiektuak landuko dabez. Hortaz, iPada izango da digitalizaturiko, bakarra eta geurea dan materialaren euskarria. […]

Gehiago irakurri
Posted in: 2021ko ekainak 17
‘Science’, Begoñazpi Ikastolako ibilbide zientifikoa, zientzia ulertzeko modu praktiko eta motibagarria

‘Science’, Begoñazpi Ikastolako ibilbide zientifikoa, zientzia ulertzeko modu praktiko eta motibagarria

Azken urteotan, Begoñazpi Ikastolan zientziak –natura eta gizarte-zientziak ezeze, horreen ikaskuntzak be- jauzi nabarmena emon dau. Barriro be, arlo honetako hezkuntzak, Ikastolan garatzen dan Ulermenerako Irakaskuntzagaz bat eginik, ikaslea ikaskuntzaren oinarri eta ardatz izango dau, honi edukien ulermenean aurrera egiten lagunduko deutsien beharrezko tresnak emonez. […]

Gehiago irakurri
Posted in: 2021ko maiatzak 13
Kirola Begoñazpi Ikastolan, Gorputz Hezkuntza baino askoz gehiago

Kirola Begoñazpi Ikastolan, Gorputz Hezkuntza baino askoz gehiago

Juvenal latindar poetaren K.o. 100. urte inguruko aipua dan Mens sana in corpore sano aipatzean, kirola egitea gure gazteen garapenean oinarrizko eta ezinbesteko jarduna dala adierazten dogu. Hezkuntzak, hobeto esanda, hezkuntza-sistemak, horregaitik sartu dau gimnastika edo gorputz hezkuntza garapen horretan. Baina eguneroko jardunean daben bizimodu sedentarioari aurre egiteko gure neska-mutilek dabezan ariketa fisikoa egiteko eskola-orduak ez dira nahikoa. […]

Gehiago irakurri
Posted in: 2021ko urtarrilak 1
Ikaslearen bizi-botikina: Emozioak zergaitik, zertarako eta zelan kudeatu

Ikaslearen bizi-botikina: Emozioak zergaitik, zertarako eta zelan kudeatu

Ume eta nerabeek sentikortasun handiz bizi dabez eguneroko jazoerak. Etxekoek, adiskideek, neska-lagunek eta mutil-lagunek, ikasketek, inguruneak... modu erabakigarrian eragiten deutse emozio multzoa azaleraraziz. Emozio honeek kudeatu ahal izatea, hau da, identifikatu eta egoera bakoitzari ondoen jatorkon moduan egokitzea, oinarrizko tresna izango da ikasleen osasun afektiboa edo bizi-botikina hobetzeko. Beraz, horrek guztiak egunez eguneko jardunaren hobekuntza ekarriko dau: bere buruarekin, lagunekin, etxekoekin edo ikasketekin. […]

Gehiago irakurri