Beharbada gaur urrun dagozala

eta ez nazala heltzen emongo dau baina…

Hastear nagoan bideak, helburua lortzeko behar dodazan trebetasun zein konpetentziak eskuratzen lagunduko deust. Azken baten, bizitzarako prestatuko naben ikasketa, ezagutza, jakituria eta esperientzia izango dira.

Etorkizuneko pertsonak

Eten bako aldaketak jasaten dauzan munduan bizi gara, non gakoa egokitzen jakitean datzan.
Ez emaitza onak ateratzea, ez robotak bagina bezalako joerei erantzutea, ez da nahikoa izango.
Emozionalki, zentzudun eta adituak diran lagunak izan, pentsamendu kritikoa bezain sortzailea garatu eta adoretsuak izateko prestatutako lagunak izatera heldu beharko dogu. Eta horrek guztiak, maitatuak, ziur eta lagunduak sentiduko garan giro eta tokian izan beharko dau.

Ikastola aukeratzea erabaki garrantzitsua da.

Eta niretzat non ikasi garrantzitsua izango da.
Horregaitik, gai honeetan lagunduko deustan Ikastola behar dot:

Zaindu eta maite izango nauan ikastola gura dot.

Pertsona moduan hazten lagunduko deustan ikastola gura dot.

Pentsatzen eta nor bere kabuz moldatzen irakatsiko deustan ikastola gura dot.

Jolastu, kantatu eta dantzan egin daikedan ikastola gura dot.

Pozik eta alai nagoan bitartean, alkarregaz bizi eta hartu-emonak izan daikedazan ikastola gura dot.

Ikasten lagunduko deustien tresna eta teknologia erabiliko dauan ikastola gura dot.

Lagunak egin eta entzuten zein berba egiten irakatsiko deustan ikastola gura dot.

Gure lekua Begoñazpi dala.

Hezkuntza Proiektua

Creamos futuro

ETORKIZUNA sortuz

Baloreetan oinarritutako hezkuntza eredu integral baten oinarrituz, etorkizuna eraldatuko daben pertsonak hezi eta prestatuko doguz.

1. Etorkizuneko erronkei aurre egiteko eta bizitzarako prestatutako pertsonak heziko doguz. Pertsona adituak eta espiritualki zein emozionalki azkar eta zentzudunak.

2. Legeak ezarritako konpetentzia mapan oinarritutako berezko curriculuma garatuz.

3. Ikasketa prozesuaren protagonistak, ikasleak eurak izanik.

4. Hezkuntzan aitzindari izango dan bere metodologia barritzailea sortzea eraginez.

Cambiando las reglas en educación

Hezkuntzan, arauak aldatuko doguz

• Irakasleak gidari baino ez dira izango, galdera, galde-sorta, pentsamendu kritikoaren garapen, sormen, komunikazio eta teknologiaren bidez, esperientzian oinarrituriko ikasketa sustatuko dabe.

• Erronken onarpenean eta ulermenean oinarritzen dan ikasteko modu barri honek sortzen dauan giroak, ikasketa sakon eta eraldatzaile hau gauzatu daiten, baliabide eta aukera ugari eskainiko dau.

• Seme-alaben heziketan, familien zeregina behar-beharrezkoa danez, hezkuntza proiektua landu bitartean, alkarlanean jardutea ezinbestekoa izango da.

• Ikaslea bera izango da ikasketa prozesuaren protagonista.

Somos referentes en educación

Gero eta DIGITALAGOA dan mundu honetan, hezkuntzan ERREFERENTE gara.

Gure ereduak pentsamenduaren garapena indartu eta sustatuko dau. Era berean, emozio egokiak izateko oinarriak jartzeaz gain, bizitzarekiko jarrera moduan konpromisoaren balorea be ereingo dau.

Horretarako, adierazpenaren dimentsio guztiak jorratuko doguz, besteak beste, hizkuntza, arte, musika, plastika eta gorputzarena; lan eta jolas kooperatiboa sustatu eta errutina nahiz trebetasunak garatzeko metodologia biziak erabiliko doguz. Hau guztia, ulermenerako proiektu, pentsamendu ikusgai eta kultura-oinarrien bidez bideratuko dogu.

Irakaskuntza eredu honetan aitzindariak izateak, digitalizazio eta teknologiaren alde egitera eroango gaitu, geureak eta guztiz digitalak diran materialak sortuz.

Hezkuntza landu eta irakasteko modu honek, Begoñazpi Euskadin hezkuntza erreferentea izatea eragingo dau.

Zergaitik aukeratuko dozu Begoñazpi Ikastola?

A TU ALCANCE

ZEURE ESKU

Zure ONDOAN gagoz.

Neurrira jarritako arreta: Familiakaz hurreko hartu-emona dogun taldea gara. Bai ikasleakaz, bai familiakaz, zuzeneko eta egokitutako laguntzan adituak gara.

Kokaleku estrategikoa: "metro" eskas batera gaituzu. Garraio publikoa bertatik bertara izateak baita dauan autobus-zerbitzuak be, modu erraz, antolatu eta ziurrean hurbilduko zaitu Ikastolara.

Konektatuta/interkonektatuta gagoz: familiakaz hartu-emon estua izateko, komunikazio kanalak beti egongo dira zabalik.

Ate irekien jardunaldiak: Ikastolan bertan, egunez egun zer egiten dogun ikusi eta jakin gura badozu, ateak zabaltzeko jardunaldietara etorri zaitekez.

INNOVACIÓN EN MOVIMIENTO

ETENBAKO BARRIKUNTZA

Hezkuntzan ERREFERENTEAK gara.

Talde barritzailea: etengabe aldatu eta prestatzen dagoan diziplina anitzeko taldea gara. Hezkuntzaren erronka barriei aurre egin eta erantzuteko prestatuko gara. Gure jakituria eta esperientzia hezkuntza munduko adituakaz partekatuko dogu, Hezkuntza Komunitatea aberastuko dogularik.

Proiektu barritzailea: Hezkuntza tradizionaleko arauak hautsiz, orain dala urte batzuk, irakaskuntza-iraultzari ekin geuntson. Horrek geure eredua, barritzailea eta DESBARDINA garatzera eroan gaitu. Eta hezkuntza munduan horixe izango da eredu eta gida.

RESULTADOS

EMAITZAK

Hobetzeko neurtuko dogu.

Hezkuntza egiteko modu honek, pentsamendu kritikoa izanik, etengabeko hobekuntza prozesu baten aurrera egitea ahalbidetuko deusku, beti be, zenbait emaitzak eta adierazlek gidatuta.

Adierazleak:

º Ikastola gomendatzen daben gurasoen %a: 84,2

º Familien gogobetetzea orokorra: 8,23

º Ikasleen gogobetetzea orokorra: 8,55

º Irakasleen gogobetetzea orokorra: 8,78

º "El Mundo" egunkariaren zerrendan ikastolako hezkuntza proiektuaren tokia: 27

º Urte biko gelan hasi eta batxilergoa amaitu daben ikaslen %a: 82

Bizi Begoñazpi

Eskatu eizu bisita pertsonalizatu baterako hitzordua edo ate irekien jardunaldietan izena emateko. Noiz etorri zaitekezan baino ez deuskuzu esan behar.

Deitu: (+34) 94 400 53 00

Edo nahiago badozu, deituko deutsugu

Itzi zure datuak eta geuk deituko deutsugu.

Lege-oharra irakurri eta onartu egiten dot.